Bi lagun zauritu dira Azkaraten izan den auto istripuan

Andoni Elduaien

Azkarate mendatea.

15:30 inguruan jazo da ezbeharra Azkaraten, eta bi lagun eraman dituzte Mendaroko ospitalera zaurituta. Errei bat zabaldu dute dagoeneko, eta errepidea lehengoratzeko lanetan ari dira.

Bi autok istripua izan dute gaur, astelehena, Azkarate mendatean, GI-2634 errepidean. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, bi lagun zauritu dira ezbeharrean, eta biak Mendaroko ospitalera eraman dituzte. 15:30 aldera gertatu da istripua.

Istripuaren ondorioz, itxita egon da errepidea bi noranzkoetan, baina dagoeneko zabaldu dute errei bat; ondorioz, trafikoa txandaka ari dira bideratzen. Errepidea lehengoratzeko lanetan ari dira.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide