Gaur, astelehena, hasi dira udal brigadako langileak eliz atariko zuhaitzak kentzen. Udalak joan den astean jakinarazi zuen parrokiaren aurreko plazatxoko zuhaitzak "oso egoera txarrean" zeudela, eta horregatik, horiek kentzea eta berriak sartzea erabaki zuela erakundeak. Hain justu, gaur hasi dira kaltetutako zuhaitz horiek kentzen.
Kendutako arbolen ordez bertako espezieak landatuko dituzte brigadako langileek: zortzina astigar txiki eta pago. Erakundearen arabera, "bizpahiru asteko iraupena" izango dute lanek, eta udalak 14.687 euroko aurrekontua bideratu du horretara.