Matadeixek bere 29. urteurrena ospatuko du datorren zapatuan, hilak 12. Eguerditik gauera arteko egitaraua prestatu du Matadero Ekintzak taldeak urteurrena ospatzeko.
12:00etan, poteoa egingo dute, eta 15:00etan, bazkaria. Hain justu, antolatzaile taldeak jakinarazi du bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dutela mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Bazkalostean ere izango da festarako ekintzarik Matadeixen. 17:30ean, serigrafia tailerra egingo dute, eta parte hartu nahi dutenek kamiseta bat eraman beharko dute, haren gainean lan egiteko. Iluntzean, berriz, berbena izango dela ere aurreratu du taldeak.