Gipuzkoako ordezkariak "lotu" dituen ohorezko soka dantzan izan da Azkoitia ere

Ane Olaizola 2025ko uzt. 6a, 08:50

Azkoitia, erdian, beste agintariekin batera Tolosako ekitaldian. (GFA)

Gipuzkoa hitzaren idatzizko testigantza zaharraren milurtekoa ospatzeko, ekitaldia egin zuten atzo goizean lurraldeko ordezkari nagusiek, eta han parte hartu zuen Azkoitiko alkateak ere. 

Gipuzkoak lurralde moduan partekatzen dituen "balio nagusiak" irudikatu eta aldarrikatu zituzten atzo goizean Gipuzkoako ordezkari nagusiek, Gipuzkoa hitzaren idatzizko testigantza zaharraren milurtekoa ospatzeko Tolosan antolatu zuten ekitaldian. Hain zuzen, lurraldeko ordezkari nagusiak "lotu" zituen ohorezko soka dantza dantzatu zuten agintariek, eta horien artean izan zen Ana Azkoitia alkatea ere. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide