IV. Beltzen Torneoa hasi dute areto futbolariek

Ane Olaizola 2025ko uzt. 3a, 09:12

Tta-kun areto futbol taldeak antolatzen duen txapelketa hasi zen atzo arratsaldean, eta hiru partida jokatu zituzten Elkarguneko kantxa nagusian; ehunka zale elkartu ziren harmailetan. 

Beltzen Egunaren atarian, Beltzen Torneoari ekin diote areto futbolariek. Atzo arratsaldean hasi zuten Tta-kun areto futbol taldeak antolatzen duen txapelketa Elkarguneko kantxa nagusian, eta harmailak goraino beteta zirela jokatu zituzten sei taldek aurreneko partidak. Hiru norgehiagoka izan ziren, hain zuzen: Jager de Munich taldeak 2-3 galdu zuen Galactic-en aurka; Mokolutarrak taldeak 4-2 irabazi zion Astun Villari; eta Cafeteros taldeak 6-0 eginda hartu zuen mendean Mirri taldea. 

Guztira, 33 talde arituko dira lehian datozen egunetan. Kanporaketa bidezko torneoa izango da, eta uztailaren 19an, Beltzen Egunean, izango da finala, Oteiza frontoietako bote luzeko pilotalekuan. Leku berean izango da Beltzen Eguneko bazkari herrikoia ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide