Gaur hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa. Guztira, 30 herrialdetako 900 taldek parte hartuko dute torneoan, eta horietatik 200 izango dira emakumeek osatutakoak. Denera, gutxi gorabehera, 16.000 pertsona bilduko ditu txapelketak. 2.000 partida inguru jokatuko dituzte datozen egunetan Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan, tartean Urola Kosta eskualdekoetan.
Azkoitiko San Juan futbol zelaiak ere hartuko ditu horietako zenbait partida. Hain justu, bihartik ostiralera arte egunero izango dira partidak han. Bihar, esaterako, 13:30ean jokatuko dute lehen partida Urnietak eta Frantziako Taugon herriko FC Canton de Courçon taldeak. Bihar, lau partida izango dira San Juanen, bosna asteazkenean eta ostegunean, eta bederatzi, ostiralean.
Honako lotura honetan ikus daitezke San Juan futbol zelaian jokatuko diren partiden ordutegiak.