'Welcome & Sorry' kale ikuskizuna zapatuan, Balda plazan

Andoni Elduaien

Kale ikuskizunaren irudietako bat. (Ganso&Cia konpainia)

Balda plazan eskainiko dute antzerki erako kale ikuskizuna, 19:30ean hasita. Adin guztietako publikoarentzako keinu bidezko clown-komedia aurkeztuko du Ganso&Cia konpainiak.

Datorren zapatuan, uztailak 5, udalak uztailerako antolatutako aurreneko ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Ganso&Cia konpainiak Welcome & Sorry kale ikuskizuna eskainiko du 19:30ean hasita, Balda plazan.

Kaleko antzerki ikuskizuna aurkeztuko dute haiek, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki lanbidea erakusten duena. Adin guztietako publikoarentzako keinu bidezko clown-komedia da antzezlana, hein batean.

Bi maitalek Hamlet obra antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko leialtasun osoz. Bi lagun horientzat ez da eragozpena izango dozena bat artistaren eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespearren hizkuntzan irudikatzea, eta talenturik edota trebetasunik ez izatea. Edo, agian bai?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide