Jose Manuel Barandiaran da Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente berria

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 1a, 09:53

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak, Intsausti jauregian. (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea)

Amelia Baldeonek utzitako kargua hartu zuen Barandiaranek. Era berean, elkartearen komisioetako zuzendaritza batzordeen kideak ere berretsi zituzten zapatuan, zuzendaritzaren, hiru batzordeen eta Madrilgo Gorteko Ordezkaritzaren txandaketa eginez. 

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan den zapatuan, Intsausti Jauregian. 11:00etan hasi zuten bilkura han, eta Amelia Baldeonek zuzendari karguaren lekukoa pasatu zion Jose Manuel Barandiarani.

Era berean, elkartearen komisioetako zuzendaritza batzordeen kideak ere berretsi zituzten zapatuan, zuzendaritzaren, hiru batzordeen eta Madrilgo Gorteko Ordezkaritzaren txandaketa eginez. Pedro Berriotxoak hartu zuen Gipuzkoako presidente kargua, Amparo Basterrak Arabakoa, Joseba Sobrinok Bizkaikoa eta Javier Olaziregik Madrilgo ordezkaritzakoa.

Ekitaldian zehar Ignacio Arakistainek Sabin Salaberriren La luz de la razón pieza eskaini zuen han dagoen pianofortean, eta gero, bazkari batekin borobildu zuten. Honako hauek osatzen dute Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen batzordea:

  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendaria: Jose Manuel Barandiaran.
  • Gipuzkoako saileko presidentea: Pedro Berriotxoa.
  • Arabako saileko presidentea: Amparo Basterra.
  • Bizkaiko saiko presidentea: Joseba Sobrino.
  • Madrilgo ordezkaritzako presidentea: Javier Olaziregi.

Ezkerretik eskuinera, Berriotxoa, Basterra, Barandiaran, Olaziregi eta Sobrino. (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide