Anaitasuna futbol klubak urte amaierako bazkaria eginda agurtu zuen 2024-2025 denboraldia atzo, zapatua. Gorritxoak Joseba jatetxean elkartu ziren ohi bezala Gorrien Eguna ospatzeko, eta bazkaria egindakoan, klubeko talde bakoitzeko jokalari onena eta gol gehien egin dituena saritu zituzten. Umore onean igaro zuten guztiek eguna, eta txalo artean hartu zituzten han bildutakoek sarituak.
Horrez gain, baina, kluba utziko duten zenbait lagun ere omendu zituzten atzo. Zuzendaritza batzordea utziko duten Pedro Urdapilleta presidentea eta Borja Maruri diruzaina omendu zituzten, baita emakumeen lehen taldeko entrenatzaile taldea ere. Era berean, klubean urte luzez lan egin duten Maider Zinkunegi eta Juan Luis Zubizarreta Uan ere omendu zituzten.
Honako lotura honetan ikus daitezke atzoko argazki guztiak.
Hona hemen sarituen zerrenda:
- Ohorezko Maila:
- Gol gehien egin dituena: Ander Pastrian.
- Jokalari onena: Oihan Etxaniz.
- Emakumeen Euskal Liga:
- Gol gehien egin dituena: Kalare Olaizola.
- Jokalari onena: Jone Sudupe.
- Gorengoen Maila:
- Gol gehien egin dituena: Elias Marini eta Jakes Diaz.
- Jokalari onena: Iker Sarasua.
- Euskal Ligako gazteak:
- Gol gehien egin dituena: Aritz Albizuri.
- Jokalari onena: Ander Aranburu.
- Gorengoen Mailako gazteak:
- Gol gehien egin dituena: Ekain Teso.
- Jokalari onena: Oier Arrieta.
- Ohorezko kadete mutilak:
- Gol gehien egin dituena: Alex Esnaola.
- Jokalari onena: Jon Larramendi.
- Ohorezko kadete neskak:
- Gol gehien egin dituena: Jare Azkoitia.
- Jokalari onena: Malen Segovia.
- 1go mailako kadete mutilak:
- Gol gehien egin dituena: Unax Aranbarri.
- Jokalari onena: Erik Aristegi.
- Infantil Handi maila:
- Gol gehien egin dituena: Unai Gutierrez.
- Jokalari onena: Unax Oteiza.
- Infantil Txiki maila:
- Gol gehien egin dituena: Jurgen Aizpurua.
- Jokalari onena: Jakes Kortadi.
- Infantil neskak F-11:
- Gol gehien egin dituena: Yeira Ibarbia.
- Jokalari onena: Intza Aranbarri.
- 1go mailako infantil mutilak:
- Gol gehien egin dituena: Lander Alberdi.
- Jokalari onena: Oihan Aizpuru.
- Infantil neskak F-8:
- Gol gehien egin dituena: Ane Santizo.
- Jokalari onena: Intza Arregi.