Azkoitia eta Zarautz arteko ibilbidea egin dute hainbat lagunek

Andoni Elduaien

Anaitasuna mendi bazkunaren Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruan egin zuten ibilaldia atzo. Guztira, 34 kilometro eta erdiko luzera nahiz 1.857 metroko desnibela zuen ibilbideari egin zioten aurre mendizaleek.

Anaitasuna mendi bazkunak Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruko irteera berri bat egin zuen atzo, zapatua. Azkoititik Zarautzera egingo zuten bidea herriko hainbat lagunek. 07:00etan abiatu ziren Balda plazatik, eta besteak beste, Zestoa eta Meaga zeharkatuko zituzten kostaldeko herri horretara iritsi aurretik. Zarautzera iritsita, gainera, bainu bat hartzeko aukera izan zuten partaideek. Guztira, 34 kilometro eta erdiko luzera nahiz 1.857 metroko desnibela zuen ibilbideari egin zioten aurre mendizaleek.

(Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide