Datorren astetik aurrera, udako ordutegia izango du Aizkibel liburutegiak. Uztailean eta abuztuan, ordutegi berezia izango du Trenbidearen Zumardian kokatuta dagoen eraikinak.
Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita; astearteetan eta ostegunetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara.
Halaber, larunbatetan itxita egongo da liburutegia, baita Andremari jaiak direla eta, abuztuaren 14tik 20ra –bi egunak barne– bitartean ere.