Urola Turismoak antolatuta, bi bisita gidatu egingo dituzte aste honetan Azkoitian. San Martin ermita izeneko bisita gidatuak eskainiko dituzte ostegunean (euskaraz) eta igandean (gaztelaniaz). 12:00etan hasiko dira bi egunetan ibilaldiak, Andre Mariaren Jasokundeko parrokia aurretik.
Ordu eta erdi inguruan, ibilbide laburra egiteko aukera izango dute bisitariek herrigunean zehar. Era berean, San Martingo ermitak duen historia ere gertutik ezagutzeko para izango da bisitaldian.
Bisita gidatuan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Horretarako, Urola Turismoak hainbat bide zabaldu ditu; 688 75 94 29 telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita, 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita eman ahalko da izena.
Dena den, bisita gidatu gehiago ere izango dira bai Azkoitian, bai eskualdeko gainerako herrietan. Honako lotura honetan ikus daitezke bisita horiek guztiak zein diren.