Alzheimerraren inguruko kanpainaren iruzurraz ohartarazi du Osakidetzak

Ane Olaizola

Goierri Urola Garaiko ESIk argitu du Osakidetzak ez duela abiarazi alzheimerraren inguruko kanpainarik etxez etxe, eta inork gisa horretako eskakizunik jasotzen badu, iruzurra dela argitu du. 

Goierri Urola Garaiko ESIk argitu du Osakidetzak ez duela abiarazi alzheimerraren inguruko kanpainarik, eta erakunde hori ez dela ari etxez etxe gaixotasun horren inguruko elkarrizketarik egiten. Herritarren batek halako eskakizun baten berri izaten badu, iruzurra dela ohartarazi du osasun erakundeak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide