Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du etzi, larunbatez, bere egoitza nagusian; Intsausti jauregian. 11:00etan hasiko da bilkura, eta Amelia Baldeonek zuzendari kargua utziko du han, Jose Manuel Barandiarani lekukoa emanez. Era berean, elkartearen komisioetako eta zuzendaritza batzordeen kideak berretsiko dituzte.
Bestalde, Ignacio Arakistainek Sabin Salaberriren La luz de la razón pieza eskainiko du han dagoen fortepianoan, eta bazkari batekin borobilduko dute topaketa.