53. Txikito Pilota Txapelketa iritsi da bukaerara. Etzi, zapatua, Oteiza pilota elkartean aritzen diren haurrek txapelketa horren finalak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, 10:00etan hasita.
Guztira, eskuz binakako sei final jokatuko dituzte lau mailatan banatuta: aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak eta haurrak. Aurten, 78 pilotarik parte hartuko dute txapelketan, eta horietatik 24k lortuko dute etziko hitzorduan parte hartzea.
Hona hemen finalak, mailaz maila:
- Aurre-benjaminak:
- Oihan Zabala eta Ian Aragoi vs Jakes Zinkunegi eta Urki Arana
- Benjaminak B:
- Hurritz Borda eta Ekain Segurola vs Julen Uriarte eta Nahia Astigarraga
- Benjaminak A:
- Mattin Azkargorta eta Eki Elorza vs Aiur Romero eta Haize Aramendi
- Kimuak B:
- Aner Caballero eta Martin Arakistain vs Alejandro Laguna eta Eiden Galarraga
- Kimuak A:
- Lur Juaristi eta Jon Azpiazu vs Oihan Campos eta Oihan Mendizabal
- Haurrak:
- Adur Huerta eta Denis Santos vs Erik San Sebastian eta Ekain Juaristi
Etxanizek, finala
Bestalde, bihar, ostirala, Euskal Herriko Kluben Arteko Banakako Txapelketako finalak jokatuko dituzte Amurrion (Araba). Kadeteen mailan, Julen Etxaniz Oteizako pilotariak Lea Ibarra A taldeko pilotari batekin neurtuko ditu indarrak, 19:00etan hasita.