Odola emateko aukera izango dute bihar herritarrek

Andoni Elduaien 2025ko eka. 29a, 09:00

Pertsona bat odola ematen. (Anartz Izagirre)

Odol ateraldia arratsaldez egingo dute, 16:30etik 20:30era. Odola ematen hasi nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute. Hurrengo odol ateraldiak uztailaren 21ean egingo dute.

Bihar, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan; ekaineko bigarren ateraldiak izango dira biharkoak, hilaren 9an egin baitzituzten lehenak. 16:30etik 20:30era bitartean izango dute azkoitiarrek odola emateko aukera.

Ohiko odol emaileek honezkero hitzartuta dute biharko hitzordua, baina odola ematen hasi nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Ekaineko aurreneko odol ateraldia goiz eta arratsaldekoa izan zen, eta orduan 120 odol poltsa bildu zituzten Azkoitian. Dena den, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak herritarrei dei egin diete, zenbait odol mailen erreserbak hobetzeko. Hurrengo hitzordua uztailaren 21ean, astelehenez, izango da; orduan ere arratsaldez egingo dituzte ateraldiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide