Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute beste hilabete batez Azkoitian. Datorren ostirala izango da ekaineko azkenengoa, eta orduan elkartuko dira herritarrak plazan, Azkoitiko Sare Herritarrak deituta. 19:30ean izango da mobilizazioa.