Eugenio Barquero da Urrezko Gozokiaren jabea

Ane Olaizola

Eugenio Barquero, eskuinean, sariarekin. (Herrixen)

Maite gozotegian agertu da 500 euroko saria gordetzen zuen Azkoitiko gozokia, eta Eugenio Barquerori suertatu zaio. 

Azkoitiko Herrixen eta Azpeitiko Bertan merkatari elkarteek zein Iraurgi Berritzen garapen agentziak abiatutako kanpaina bateratuaren Azkoitiko sariduna Eugenio Barquero da. Izan ere, hari suertatu zaio Urrezko Gozokia Azkoitian, Maite gozotegian egindako erosketarengatik. Horrenbestez, 500 euroko erosketa bonua irabazi du hark, herriko saltokietan gastatzeko. 

Ekainaren 16tik 21ra bitartean, 20.000 piruleta banatu dituzte Azkoitiko eta Azpeitiko saltoki txikietan erosketak egin dituzten herritarren artean. Gozoki horietako bik —Azkoitian eta Azpeitian banak— gordetzen zuten 500 euroko saria. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide