EAJk 11 alkatetza ditu Gipuzkoan. Haien artean, Azkoitikoa. Ana Azkoitia (Azkoitia, 1970) da alkatea, eta aurreneko agintaldia du, baina ondotxo ezagutzen du udala: 2015ean sartu zen zinegotzi, EAJrekin, eta bi agintaldi alkateorde gisa egin zituen. Azkoitiak esan du 2023an programa zabal bat osatu zutela, eta hiru eremu bereizi zituztela: herria, bailara eta udalaren barne antolaketa.
Etxebizitzari garrantzia eman nahi izan diote. Aurreko legealditik martxan daude zenbait proiektu; Txalon Erreka auzokoa, kasurako. Aurreikusia zegoen bertan etxebizitzak egitea, eta amaituta dago auzoan egiteke zegoen bidea. Hortaz, instalazioak prest daudenean, alokairu sozialerako 70 etxebizitza eraikitzea da asmoa. Laurogei etxebizitza pribatu eraikitzeko helburua ere badu Azkoitiko Udalak, baita alokairu sozialerako beste 45 etxebizitza egitekoa ere. Gainera, herria tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera osatzen ari da udala, alkateak baieztatu duenez. "Legeari dagokionez, tentsio handiko eremu izateko betetzen dugun irizpidea prezioen igoerari dagokiona da", adierazi du alkateak.
Irakurri artikulu osoa, hemen.