Anaitasuna futbol klubak urteko batzar orokorra egingo du bihar. Ibon Osinalde presidente izendatuko dute saioan, hark azken hamaika urteetan kluba zuzendu Pedro Urdapilletaren lekukoa hartuko baitu. Klubeko zuzendaritzako kide da, gaur-gaurkoz, Osinalde.
Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo du Anaitasunak ohiko batzar nagusia, 19:00etan hasita. Presidente berriak datorren denboraldirako dituen asmoak azalduko ditu bilkura horretan, eta horrez gain, klubaren kontu ekonomikoak ere aurkeztuko dituzte. Klubeko bazkideak zein gurasoak deitu dituzte batzarrera.