Erabaki dira Azkoitiko Opena Domusa Teknik txapelketako irabazleak

Nerea Uranga 2025ko eka. 22a, 16:48

Txerloia tenis klubak antolatutako txapelketaren lau mailetako finalak atzo goizean jokatu ziren Txerloiako Garbiñe Muguruza tenis pistetan.

Maiatzaren erdian hasitako Azkoitiko Opena Domusa Teknik tenis txapelketako finalak atzo jokatu zituzten Txerloiako Garbiñe Muguruza pistetan. Lau mailatetako finalak jokatu zituzten, eta irabazleak erabaki ere bai. Urre mistoaren mailan Unai Alkorta izan da txapelduna, Jon Orbegozori irabazita. Zilarra mistoen mailan Agustin Quintana izan da nagusi, Hodei Ulaziari aurrea hartuta. Brontze mistoen mailan Alonso Benavidesek irabazi zuen Aritz Alberdiren aurkako finala. Brontzea nesken mailan garaipena Naia Aranbarrik lortu zuen June Ulaziaren kontra.

Final guztiak jokatutakoan sari banaketa egin zuten pistan bertan, eta txapelketako parte hartzaileen artean teniseko materiala zozkatu zuten.

(Argazkiak: Txerloia tenis kluba)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide