Urtean zehar ikasitakoak jendaurrean erakutsi zituzten atzo, asteartea, Kanku eskolako karatekek. 18:30ean hasi zuten ikasturte amaierako jaialdia Elkargunean, eta hainbat herritar hubildu zen ikuskizunaz gozatzera.
Gainera, Kanku karate eskolak jakinarazi du ikasturte berrirako matrikulazio epea ireki duela jadanik. Informazioa jaso nahi dutenek honako telefono zenbakietara dei dezakete: 688 698 050 eta 652 702 303.