Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute bihar, asteazkena, eliz atarian. 09:30etik 13:30era bitartean, herritarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak uzteko eta azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere izango dute postuan.