Carlos Taibok Ukrainaz, inperioez eta militarismoaz hitz egingo du bihar, Matadeixen

Andoni Elduaien 2025ko eka. 17a, 08:45

Carlos Taibo. (Argazkia: Daniel Lopez Garcia)

19:00etan hasiko da hitzaldia Matadeixen. Besteak beste, hizlariak Ukraina, inperioak eta militarismoa jorratuko ditu.

Carlos Taibo pentsalari eta idazle espainiarrak hitzaldia eskainiko du bihar, asteazkena, Matadeixen (19:00). Matadero Ekintzak taldeak antolatu du biharko saioa, Lumaltik Herriak gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Hain justu, Ukraina, inperioak eta militarismoa izango ditu hizpide protagonistak.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Administrazioetako eta Politika Zientzietako irakasle izan zen Taibo, baina, egun erretiratuta dago. Globalizazioaren aurkako mugimenduaren, desazkundearen, zuzeneko demokraziaren eta anarkismoaren alde egindako lanagatik da ezaguna. 30 liburu baino gehiago idatzi ditu hark, bai gazteleraz, bai galegoz. Hitzaldi asko eman ditu hark, era berean, eta bihar izango du beste hitzordu bat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide