Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Iruñera egingo dute irteera datorren hilean. Hain justu, Nafarroako hiriburua sanferminetan bete-betean murgilduta dagoenean egingo dute jubilatuek irteera hara, uztailaren 10ean.
Egun horretan, 10:00etan abiatuko dira Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik. Iruñeko kaleak ezagutu ondoren, 14:00etan bazkaria egingo dute Txantrean; izan ere, elkarteak jakinarazi du egun horretan ez dutela hamaiketakorik eskainiko.
Izena emateko epea datorren asteartean zabalduko du elkarteak, eta uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Plaza Ondoko elkarteko bazkide direnek 42 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeko; gainerakoek, 48 euro.