Zabalik da Helduen Eskolako datorren ikasturterako matrikula epea

Andoni Elduaien 2025eko ekainaren 16a

Ikasle batzuk gelan. (Freepik)

Matrikulazio epea gaurtik hilaren 26ra bitartekoa da Urola Kosta HHIn. Alfabetatzea, DBH titulua, gaztelania, euskara eta ingeles ikastaroak eskainiko dituzte Helduen Eskolan 2025-2026 ikasturtean.

Helduen Eskola den Urola Kosta HHIko datorren ikasturterako matrikulazio epea gaurtik hilaren 26ra bitartean egongo da irekita. 2025-2026 ikasturtean alfabetatzea, DBHko titulua, gaztelania, euskara eta ingelesa ikastaroak eskainiko dituzte.

Ikastaroetarako matrikula egiteko edota informazioa lortzeko eskolaren bulegora jo daiteke (Bizenta Mogel 4); aste honetan, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 20:00etara bitartean izango dute egoitza zabalik, eta hilaren 23tik 26ra, 10:00etatik 13:00etara. Matrikulazio epea azken egun horretan amaituko da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide