Iraurgi eta Santikutz abesbatzen kantaldiak girotu du parrokia

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 15a, 13:30

Azkoitiko abesbatzak kantatu du aurrena, Legazpikoak gero, eta elkarrekin abestuz bukatu dute emanaldia. Herritar ugari izan da haiek entzuten.

Atzo arratsaldean, 20:00etan hasita, Azkoitiko Iraurgi abesbatzak eta Legazpiko (Gipuzkoa) Santikutz abesbatzak Andre Mariaren Jasokundeko parrokian emanaldia egin zuten, eta dozenaka izan ziren haiek entzutera bertaratu ziren herritarrak. 

Dozenatik gora abesti kantatu zituzten bi abesbatzen artean. Aurrena, herriko abesbatza aritu zen Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean, eta ondoren, Legazpiko abesbatzakoek abestuko zuten, Marian Lasak zuzenduta. Amaieran, berriz, bi koruek Miguel Mari Azpiazu azkoitiarrak konposatutako Gaua abestia kantatuko zuten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide