Izarraizko harrobian eskalatzen gozatu dute hogeitaka lagunek

Mailo Oiarzabal

Anaitasuna MBk antolatuta, eskaladan trebatzeko aukera izan zuten atzo goizean hainbat lagunek, ume zein heldu.

Eskaladan aritzeko irteera antolatua zuen atzo goizerako Anaitasuna MBk, eta hogeitaka laguneko taldea elkartu zuten, 08:30ean Aizkibel liburutegi aurretik oinez abiatuta Izarraizko harrobira igo eta han eskalatzen trebatzen aritzeko.

Umeek zein helduek eskalatzen trebatzen eman zuten goiza. Bustitik bukatu arren, gozatzeko aukera izan zuten.

(Argazkiak: Anaitasuna MB)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide