Plazaberrin izan beharrean, Berdura Plazan izango da Musika Bandaren arratsaldeko kontzertua

Aitziber Arzallus 2025eko ekainaren 14a

Musika Bandak Kontzejupean emandako kontzertu bat. (Maialen Etxaniz)

Arratsalderako eguraldi txarra iragarri dutelako, emanaldia lekuz aldatzea erabaki dute. Horrenbestez, Berdura Plazan joko du Musika Bandak, 19:00etan hasita.

Azkoitiko Musika Banda Plazaberrin kontzertua ematekoa zen gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, baina arratsalderako eguraldi eskasa iragarri dute, eta horregatik, emanaldia lekuz aldatzea eta Berdura Plazan egitea erabaki dute.

Gainontzeko guztiak lehengoan jarraitzen du; alegia, 19:00etan hasiko da kontzertua, eta hogei bat kanta eskainiko dituzte bandako musikariek. Carlos Muñoz zuzendariak gidatuko du emanaldia, eta haren taldeak Julen Etxaniz izango bidelagun; musika bandak jotako abestiak kantatuko ditu hark.

Hona hemen gaurko kontzertuaren egitaraua:

  • Azukita.
  • Antes que cuente diez.
  • Madriz city.
  • So payaso, La Luna, Buscando en la basura eta Salir.
  • Laura no está.
  • Basketcase.
  • Barbie girl.
  • Clavado en un bar.
  • Laissez-moi danser.
  • Fiesta, Explota explótame expló, Para hacer bien el amor eta Qué dolor.
  • Feelin good.
  • Desenchantée.
  • Everybody needs somebody.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide