Bermeon, Muruetan eta Gernikan ibili dira jubilatuak

Andoni Elduaien 2025ko eka. 13a, 12:25

Irteeran parte hartu zuten herritarrak. (Plaza Ondo)

Bizkaiko hiru herriak umore onean ezagutu zituzten herritarrek. 70 lagunetik gora izan ziren atzo Plaza Ondo elkarteak antolatutako irteeran. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, herriko jubilatuek Bermeo, Murueta eta Gernika (Bizkaia) herriak bisitatu zituen atzo, osteguna. Hain justu, gaur ireki du Plaza Ondok hurrengo irteera horretan parte hartu ahal izateko izen emate epea, eta jakinarazi du zabalik egongo dela autobusek plazak bete bitartean.

Guztira, 70 lagun baino gehiagok parte hartu zuten atzoko irteeran, eta goizean goizetik, ez zuten umorerik falta izan. 08:30ean abiatu ziren autobusez Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik. Aurrena, Bermeo bisitatu zuten; ondoren, Murueta ezagutu zuten; eta azkenik, Gernika bisitatzeko aukera izan zuten herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide