Dantzan agurtu dute Floreagakoek ikasturtea

Andoni Elduaien

Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuen atzo, osteguna, Gurea pilotalekuan. HHtik DBHra arteko ikasleek eta guraso talde batek parte hartu zuten ikuskizun koloretsuan.

Floreaga ikastetxeak koloretsu eta distiratsu agurtu zuen ikasturtea atzo, osteguna, Gurea pilotalekuan. Ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuen ikastetxeak, HH mailatik DBH1era arteko ikasleek parte hartu baitzuten frontoian eskainitako ikuskizunean. Era berean, guraso talde batek ere parte hartu zuen.

Arropa eta bestelako askotariko materialak soinean jantzita, azken asteetan landutako erritmoak eskaini zituzten ikasleek eta gurasoek frontoia goraino bete zuten ikus-entzuleen aurrean.

(Argazkiak: Floreaga Ikastetxea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide