Floreaga Ikastetxeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du arratsaldean

Andoni Elduaien 2025ko eka. 12a, 14:40

Hainbat haur dantzan, 2023ko jaialdian. (Floreaga ikastetxea)

18:00etan hasiko da jaialdia Gurea pilotalekuan. Dantza eta musika ikuskizunarekin agurtuko dute ikasturtea Floreagakoek.

Ikasturtea amaitzeko egunak zenbatzen ari dira eskoletan, datorren astean sartuko baitira ikastetxeetan udako oporraldian. Aurrez, baina, ikasturtea itxi aurreko jaialdia eskaini ohi dute ikasleek. Aurten, Floreaga ikastetxekoen txanda izango da, eta haiek gaur, osteguna, eskainiko dute ikuskizuna Gurea frontoian, 18:00etan hasita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide