Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek atzo arratsaldean egin zuten ikasturte bukaerako jaialdia, Elkarguneko harmailak leporaino beteta zirela. agurtuko dute aurtengo ikasturtea. Denboraldi honetan taldean aritu ziren gimnastek parte hartu zuten ikuskizunean, haurren mailatik hasi eta beteranoenen mailara artekoek.
Ohi bezala, banaka eta taldean aritu ziren gimnastak, eta zintak, uztaiak edota mazoak bezalako materiala erabili zituzten erakustaldian. Guztira, 29 ariketa aurkeztuko zituzten Zubiberrikoek, tartean, espresuki atzorako prestatutako koreografiak ere bai.