Musika bandak Plazaberrin eskainiko du kontzertua, bihar

Andoni Elduaien 2025ko eka. 13a, 09:08

Iaz Balda plazan eskaini zuen kontzertua bandak. (Andoni Elduaien)

19:00etan hasiko da musika bandaren emanaldia. Artista askoren abestiak eskainiko dituzte herriko musikariek, Carlos Muñoz zuzendariak gidatuta.

Azkoitiko Musika Bandak Plazaberri girotuko du bihar arratsaldean. 19:00etan hasita, hogei bat kanta eskainiko dituzte bandako musikariek han. Carlos Muñoz zuzendariak gidatuko du kontzertua, eta haren taldeak Julen Etxaniz izango bidelagun, hark musika bandak jotako abestiak kantatuko baititu.

Hona hemen biharko kontzertuaren egitaraua:

  • Azukita.
  • Antes que cuente diez.
  • Madriz city.
  • So payaso, La Luna, Buscando en la basura eta Salir.
  • Laura no está.
  • Basketcase.
  • Barbie girl.
  • Clavado en un bar.
  • Laissez-moi danser.
  • Fiesta, Explota explótame expló, Para hacer bien el amor eta Qué dolor.
  • Feelin good.
  • Desenchantée.
  • Everybody needs somebody.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide