Iraurgi eta Santikutz abesbatzek kontzertua eskainiko dute bihar, parrokian

Andoni Elduaien 2025ko eka. 13a, 09:00

Iraurgi abesbatzakoak, aurten eskainitako emanaldi batean. (Aitziber Arzallus)

Azkoitiko eta Legazpiko (Gipuzkoa) abesbatzak elkarlanean arituko dira bihar, 20:00etan, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Dozenatik gora abesti eskainiko dituzte bi koruek. Emanaldia doakoa izango da herritar ororentzat.

Azkoitiko Iraurgi abesbatzak antolatuta, bihar, zapatua, kontzertua izango da Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Iraurgi abesbatza eta Legazpiko (Gipuzkoa) Santikutz abesbatzak eskainiko dute emanaldia parrokiako erretaularen aurrean, 20:00etan hasita. 

Dozenatik gora abesti aurkeztuko dituzte bi abesbatzen artean. Aurrena, herriko abesbatza ariko da Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean, eta ondoren, Legazpiko abesbatzakoek abestuko dute, Marian Lasak zuzenduta. Amaieran, berriz, bi koruek Miguel Mari Azpiazu azkoitiarrak konposatutako Gaua abestia kantatuko dute. Hona hemen biharko egitaraua: 

Iraurgi abesbatza: 

  • Ige herouvimy (Dmitry Bortniansky)
  • Bogorodyitse (S. Rachmaninoff)
  • Se equivocó la paloma (Carlos Gustavino)
  • Cantos del fuego (Dante Andreo-Hitzak: Federico Garcia Lorca)
  • Locuras (Silvio Rodriguez-Moldaketa: Liliana Cangiano)
  • Mendi goienetan (Xabier Sarasola)

Santikutz abesbatza: 

  • O Jesu Christe (J. Van Berchem)
  • Pater Noster (Nikolai Kedrov)
  • Ikusten duzu (Luis Urteaga)
  • Goizian argi hastian (A. Lesbordes)
  • Iruten ari nuzu (Herrikoia)
  • Can't help falling in love (Ejvind Dengso)
  • O voso galo comadre (abesti galegoa-M. Groba)
  • The lion sleeps tonight (Julio Dominguez)
  • Mendirik mendi (biribilketa-S. Salaberri)

Iraurgi eta Santikutz abesbatzak: 

  • Gaua (Rodgers Vila-Miguel M. Azpiazu)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide