Andremarietarako txosnagunea antolatzeko bilera deitu du AGAk

Andoni Elduaien

Jendetza txosnagunean, iazko andremarietan. (Aitziber Arzallus)

Bihar, asteazkena, 19:00etan egingo dute gazte asanbladak deitutako bilera herriko jaietan txosnagunea kokatu ohi den Goiko Losa pilotalekuan.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) andremarietarako txosnagunea antolatzeko eta egitaraua ontzen hasteko lehen bilera irekia egingo du bihar, asteazkena, txosnagunea bera kokatu ohi duten Goiko Losa pilotalekuan. AGAk 19:00etarako jarri du hitzordua, eta herritarrak bileran parte hartzera gonbidatu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide