Jone Zabaletak 5 kilometroko Euskadiko Txapelketa irabazi du Irunen

Andoni Elduaien

Zabaleta, erdian, Euskadiko txapeldun izendatu berritan. (Atletico San Sebastian)

5 kilometroko Euskadiko Txapelketan aurreneko postua lortu zuen igandean korrikalari azkoitiarrak, eta milia federatuan, bigarren sailkatu zen hura.

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak 5 kilometroko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen herenegun, igandea, Irunen (Gipuzkoa). 5K Salto Foundation proba jokatu zuten han, eta Atletico San Sebastian taldeko lasterkariak 00.17.13 denboran osatu zuen proba, eta hala, Euskadiko txapelketako txapela jantzi zuen. Proba irabazteak egin zuen Zabaleta Euskadiko txapeldun. Azkoitiarraren atzetik Olatz Flores sailkatu zen bigarren (18:07), eta Oihane Irusta, hirugarren (18:24).

Era berean, milia federatua ere jokatu zuten Irunen, eta Zabaleta bigarren sailkatu zen. Judith Otazuak irabazi zuen proba 04.38 denborarekin, eta Zabaleta haren atzetik sartu zen helmugara (05.14). Hirugarren, berriz, Olatz Flores sailkatu zen (05.18).

Zabaleta, ezkerrean, milia federatuan bigarren egin eta gero. (Atletico San Sebastian)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide