Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak Elkargunean agurtuko du bihar ikasturtea

Andoni Elduaien 2025ko eka. 10a, 09:54

Gimnastak, iaz, ikus-entzuleak agurtzen. (Andoni Elduaien)

18:30ean hasita eskainiko dute gimnastek ikuskizuna Elkarguneko kantxa nagusian. Urtero moduan, gimnastak banaka nahiz taldean arituko dira emanaldian.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek Elkargunean agurtuko dute aurtengo ikasturtea. Bihar, asteazkena, ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute ehun bat ikaslek hango kantxa nagusian, 18:30ean hasita. Denboraldi honetan taldean aritu diren gimnastek parte hartuko dute ikuskizunean, haurren mailatik hasi eta beteranoenen mailara artekoek. 

Ohi bezala, banaka eta taldean ariko dira gimnastak, eta zintak, uztaiak edota mazoak bezalako materiala erabiliko dute erakustaldian. Guztira, 29 ariketa aurkeztuko dituzte Zubiberrikoek, tartean, espresuki biharko prestatutako koreografiak ere bai. Zubiberrik herritar oro gonbidatu du biharko jaialdira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide