Anaitasuna mendi bazkunak eskalada irteera egingo du datorren zapatuan, ekainak 14, Izarraizko harrobira. Aizkibel liburutegiaren aurretik abiatuko dira 08:30ean oinez harrobira, baina, eskalada egiteko materiala autoetan igotzeko aukera eskainiko du mendi bazkunak.
Izena emateko epea zabaldik du Anaitasunak, eta honako lotura honetan dagoen galdetegia bete beharko dute parte hartu nahi dutenek. Adingabeek ere parte hartu ahal izango dute saioan, baina horiek heldu batek lagunduta egin beharko dute eskalada.
Era berean, mendi taldeak zabalik du ekainak 21-22 asteburuan eta abuztuan egingo dituen irteeretako izen-emateak. Honako lotura honetan aurki daiteke bi irteera horiei buruzko informazio gehiago.