Azkoitian ere bat egin dute Osakidetzaren kudeaketa salatzeko protestarekin

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 9a, 15:06

Jausoroko osasun etxe atariko gaurko protesta. (Andoni Elduaien)

Anbulatorio atarian elkartu dira osasun langileak 13:00etan, osasungintza publikoan giza baliabideen arloan bizi duten egoera salatzeko sindikatuek egindako deialdiari babesa emateko.

Satse, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK eta USA sindikatuek deituta, Osakidetzako zuzendaritzaren kudeaketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean eta eguerdian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat ospitale eta osasun etxetan.

11:00etan ospitale atarietan eta 13:00etan herrietako osasun etxeen atarietan deituta zituzten elkarretaratzeak sindikatuek, eta Azkoitiko anbulatorioan ere bat egin dute protestarekin. Osasun etxeko langilek elkartu dira 13:00etan anbulatorioaren atarian, eta herritarren bat ere batu zaie, osasun sare publikoan giza baliabideen arloan bizi duten egoera salatzeko sindikatuek egindako deialdiari babesa emateko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide