Kiroltasunaren saria jaso du Anaitasunako Ohorezko Kadeteen taldeak

Ane Olaizola

Kiroltasunaren saria jaso duten taldeen ordezkariak; tartean, Anaitasunakoak. (Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Gipuzkoako Futbol Federazioak Gipuzkoako Futbol Sariak banatu ditu, eta Anaitasunako emakumeen taldearen lana aitortu du. 

Gipuzkoako Futbol Federazioak Gipuzkoako Futbol Sariak banatu zituen joan zen ostiralean Oiartzunen egin zuen ekitaldian, eta 2024-25 denboraldian Gipuzkoako futbolean egindako ibilbidea eta lana aintzat hartuta, dozenaka pertsona, klub eta erakunde aitortu zituzten. Horien artean, Anaitasuna klubeko Ohorezko Kadeteen emakumeen mailako taldeak kiroltasunaren saria jaso zuen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide