10 Bitxiak saria jaso du Noah arropa dendak

Ane Olaizola 2025ko eka. 9a, 10:40

Noah saltokia. (Gipuzkoako Ganbera)

Saltokiak Urola Kosta eskualdeari dagokion bitxia jaso du Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik. 

Noah saltokiak Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren 10 Bitxiak sarietako bat eskuratu du. Merkataritza Bazkundeak Gipuzkoako hamar saltoki saritu zituen joan zen ostiralean Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Sarien ekitaldiaren barruan, eta han jaso zuten diploma Azkoitiko arropa dendako ordezkariek. Saltokiak Urola Kosta eskualdeari dagokion bitxia jaso zuen, hain zuzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide