Baztartxo jendez lepo, Born To Dance eskolako ikasleen ikasturte bukaerako jaialdiarekin

Julene Frantzesena

Hawaiian Beat emanaldia eskaini dute dantza eskolako gaztetxoek, eta antzokira joandakoek askotariko dantzez, doinuez nahiz jantziez gozatu ahal izan dute. 

Baztartxo antzokia jendez leporaino bete da, Born To Dance dantza eskolako ikasleen ikasturte bukaerako jaialdia dela eta. 12:15 aldean hasi dira gaztetxoak dantzan, Hawaiian Beat emanaldiaren barruan, eta hara joandakoek askotariko dantzez, doinuez nahiz jantziez gozatu ahal izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide