Ana Azkoitia alkateak parte hartu du Bizenta Mogelen 'Ipui onac' lanaren irakurraldi jarraituan

Julene Frantzesena 2025ko eka. 6a, 15:16

Ana Azkoitia alkatea, irakurketa gauzatzen.

Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen du Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egitasmoa, eta aurten Mogel azkoitiarraren izan da protagonista. 200 bat lagunek irakurri dute haren Ipui onac liburua, txandaka eta etenik gabe, eta hainbat lagunek bideo bidez ere parte hartu dute irakurketa txandakatuan; tartean, Azkoitiko alkateak.

Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egitasmoaren aurtengo edizioan Bizenta Mogel idazle azkoitiarraren Ipui onac lana izan da protagonista. Emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zen Mogelena, eta huraxe irakurri dute ehunka lagunek etenik gabe.

Atzo egin zuten irakurrladia Bilboko Arriaga antzokian, 08:00etatik 14:00etara bitartean. 200 bat lagunek irakurri zituzten liburuko pasarteak, txandaka eta etenik gabe.

Gainera, zuzeneko irakurketa bideo bidezko irakurketa saioekin txandakatu zuten, eta bideo bidez irakurraldia egin zuten pertsonen artean da Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea. Mogelen herrikideak Ipui onac laneko 61. pasartea irakurri zuen –jarraian dagoen bideoko 01:58:10 unean ikusi eta entzun daiteke Azkoitiko alkatearen hitzartzea.

Hona hemen irakurraldi jarraituaren bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide