Euskadiko Gazte Orkestrak aurten ere kontzertua emango du Azkoitian; uztailaren 12an, larunbatez, izango da emanaldia Baztartxo antzokian (18:00), eta hara joateko sarrerak dagoeneko salgai daude hemen, hiru eta bost euroren artean.
Orkestrarentzat "erronka handia" izango den egitarauarekin izango dira musikariak oraingoan Baztartxon. Izan ere, prestatu duten programak estiloari dagokionez "moldakortasun handia" eskatzen die musikariei; besteak beste, Aaron Conpland, Franz Schubert, Richard Strauss eta Jon Esnaola konposatzaileen obrak taularatuko dituzte. Azken horrek Nestor Basterretxearen omenez idatzitako Luur obra, gainera, estreinakoz taularatuko dute musikariek Azkoitian.