Astelehenean goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Andoni Elduaien 2025ko eka. 7a, 08:48

Herritar bat odola ateratzen. (Anartz Izagirre)

09:30etik 13:00etara edo 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek Elkargunean odola emateko aukera. Hileko aurreneko hitzordua izango da astelehenekoa; izan ere, hilaren azken egunean egingo dute bigarrena. Maiatzeko odol ateraldian 88 odol poltsa bildu zituzten.

Berriz ere iritsi da odola emateko ordua azkoitiarrentzat. Astelehenean, hileko aurreneko odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Oraingoan, gainera, goizez zein arratsaldez bilduko du odola Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak; hain zuzen, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola emateko parada.

Astelehenean odola eman ohi duten herritarrek honezkero hitzartuta dute ordua, baina ematen hasi nahi dutenek edota informazio bildu nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Astelehenekoa ekaineko lehen hitzordua da; izan ere, hilaren azken egunean, ekainaren 30ean, odola eman ahal izango dute herritarrek. 

Maiatzaren 19an egin zituzten aurreko hileko odol ateraldiak, eta orduan 88 odol poltsa bildu zituzten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide