Bakardade emankorra eta lotura emozionalak izan dituzte hizpide Elkargunean

Andoni Elduaien

Herritar ugari elkartu zen atzo Elkargunean. (Udala)

Jesus Muñoz psikologoak eskaini zuen hitzaldia Elkargunean, eta hainbat estrategia azaldu zituen hark. Herritar dezente elkartu zen adituaren esanak entzutera.

Bakardadeari aurre egiteko estrategiak: bakardade emankorra eta lotura emozionalak garatuz izenburupean, hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Jesus Muñoz adituak. Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatuta egin zuten Elkarguneko Oteiza aretoan nahi gabeko bakardadearen inguruan hausnartzeko saioa. Herritar ugari bertaratu zen hara, Muñozen esanak entzutera.

"Bakardadea nahi gabekoa denean mingarria da beti", esan zuen Muñozek. Nolanahi ere, hark adierazi zuen badirela bakardadeari aurre egiteko estrategiak, eta hain justu, horietan sakondu zuen. Osasun psikologoa da Muñoz, eta galera-prozesuetan eta doluan aditua, besteak beste. Gainera, Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoan egiten du lan. Bakardade emankorra eta lotura emozionalak izan zituen adituak hizpide.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide