'Blindado' filma emango dute asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola

Filmaren fotograma bat.

Larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da filma, ohiko ordutegian. 

Blindado filma ikusteko aukera datozen egunetan Baztartxo antzokian. 16 urtetik gorakoa da David Yaroveskyk zuzendutako filma, eta hirutan emango dute Azkoitian: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna—, 20:00etan. 

Honakoa da istorioaren abiapuntua: lapur bat luxuzko jeep ibilgailu batean sartu da, eta irudi misteriotsu batek zabaldutako tranpa konplexu eta hilgarri batekin estropezu egin duela konturatu da.

Hemen bideo aurrerapena: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide