'Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean' ikuskizunerako sarrerak har daitezke

Ane Olaizola

'Bigarrenez, Gabriel, etorkizunaren aurrean' ikuskizuna. (Ekida)

Ekidak Gabriel Arestiren figura oinarri hartutako obra sortu du, antzerkia eta musika uztartuta. Ekainaren 20an Baztartxon taularatuko du lana, eta doakoa izango bada ere, aurrez txartelak eskura daitezke. 

Ekida kultur ekimen sozialistak Bigarrenez, Gabriel, etorkizunaren aurrean ikuskizuna taularatuko du hilaren 20an, ostiralez, Baztartxo antzokian. Gabriel Aresti idazlearen heriotzaren 50. urteurrena dela eta, haren figura oinarri hartutako obra gauzatu du taldeak, antzerkia eta musika uztartuta. Izan ere, Arestiren obra idatziaz gain, haren poesian oinarritutako kantu tradizioaren berrikuspena egin dute sortzaileek. 

Hilaren 20an, 19:00etan hasiko da ikuskizuna. Doakoa da, baina aurrez sarrerak har daitezke Entradium atarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide