Iñigo Nuñez izango da Biele ISB taldearen entrenatzaile berria 2025-2026 denboraldian. Santurtziarra da, eta 26 urte ditu Nuñezek, baina saskibaloiko Espainiako Bigarren FEB mailan eskarmentua du Iraurgi saskibaloi taldeak azaldu duenez. Izan ere, aurreko denboraldian maila horretako Huelva eta Zornotza taldeak zuzendu ditu.
Nuñezek Iñaki Merinok utzitako tokia hartuko du, eta haren laguntzaile lanetan ariko denaren berri ere eman du gaur Iraurgik. Beste bizkaitar bat izango da; hain zuzen, Gorka Atxa leioarra ariko da Biele ISBko entrenatzaile laguntzaile postuan.